Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz

-(e)k egina 2016-04-19 testuak
Matrimonio

1942/05/20 – Agirre Zabala senar-emazteak “De Guernica a Nueva York, pasando por Berlín” liburua idaztea amaitu berritan.
Ⓒ Sabino Arana Fundazioa

Jose Antonio Agirrek 1942an bukatu zuen idaztea bere Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz lan ezaguna, New Yorken bizitzen jarri zenean. Obra honetan bildu zituen bere bidai luzean bizitako xehetasun eta ondorengo gogoetak, bere egunkarietan segurtasun eta leku gabeziagatik idatzi gabe utzi zituenak. 1942an bukatua, 1943an Buenos Aireseko Ekin argitaletxean argitaratua, inglesera itzuli zen 1944an Escape via Berlin izenburupean.

Agirre lehendakariaren liburu ezagun honen azken argitalpenak honako hauek dira: Donostiako Erein argitaletxeak 2004an kaleratu zuen Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz, eta Madrileko Focak urte berean argitara eman zuena.

Agirreri buruzko informazio guztia, bere obra eta ikus-entzunezko funtsak Sabino Arana Fundazioak paratutako www.lehendakariagirre.eu web-gunean kontsultatu daitezke.

// Itzultzailearen oharra

Itzulpen hau Jose Antonio Agirrerek idatzitako De Guernica a Nueva York pasando por Berlín lanaren 1944ko bigarren edizioko 6. kapituluan, “Diario del Doctor Álvarez en Alemania. Desde el 7 de enero de 1941 hasta el 23 de mayo“ delakoan, oinarrituta dago. Jatorrizko bertsioa 1943koa da. Bi edizioak Buenos Aireseko Ekin argitaletxean publikatu ziren. Alemaniar itzulpenak egile-eskubideen jabedunen baimena dauka.

De Guernica a Nueva York pasando por Berlín Alemania nazian Agirrerek idatzitako egunkariaren bertsio hedatua da. Segurtasun arrazoiengatik eta leku-falta medio, Agirrek bere egunkarian jasotakoak (edizio kritikoan eskuragarri daudenak) De Guernica a Nueva York pasando por Berlín-en idatzitakoak baino askoz laburragoak dira. Azken lan honetan, Agirrek, batetik Alemania nazian bizitakoen deskribapen zehatzagoa eskaintzen du, bere gogoetak eta eguneroko gertakizunak, pertsonai ezberdinekin izandako topaketak eta elkarrizketak barne. Bestalde, Alemania, Espainia eta Europa orohar gai duten gogoeta eta hausnarketak plazaratzen ditu, joan den mendeko 40. hamarkadako giroa bertatik bertara bizi izan zuen politikari eta intelektual baten ikuspuntutik betiere.

Agirrek, dirudienez kontzienteki, batzuetan zehaztugabea suertatzen den idazteko manera bat hartu zuen, horren ondorioz alemanezko itzulpenak ere tankera bera dauka. Estilistikoki, esaldi luze eta tartekatuak darabiltza; alemanierazko bertsioan uneoro errespetatu ezin izan den sintaxiaren jabe, testu alemanaren ulermenaren mesedetan moldatu dena.

Itzulpenean asteko egunak gaineratu ditugu Agirrek dataren eguna edota asteguna edo jaieguna bakarrik aipatzen dituen lekuetan. Horrez gain, urtea ere gaineratu dugu, irakurle alemaniarra hobeto koka dadin. Agirrek testu originalean letra etzanaz emandako izen alemaniarrak ez ditugu markatu itzulpenean.

Nire eskerrik benetakoena adierazi nahi diet Claudia Lorke itzultzailea eta Lourdes Izagirre Goethe-Universität Frankfurt am Main-eko euskara irakurleari. Denbora asko eskaini diote nire itzulpenaren orrazketari eta detaile txikienak sortutako zalantzak argitzeari; beraien eskarmentua, profesionaltasuna eta lan txukunari esker idatzi ahal izan dut esku artean duzuen azken emaitz hau. Ni, Christine Paasch-Kaiser, naiz itzulpenaren erantzule bakarra.

Christine Paasch-Kaiser

Hurrengo testua