Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kongresua: Agirre in the Arts – The Spanish Civil War and the Basque Exile in the Arts

2 ekaina, 2016 // 9:00 am - 4:00 pm

Ekainaren 2an, Humboldt unibertsitateko Senatsaal-ean Agirre in the Arts: The Spanish Civil War and the Basque Exile in the Arts kongresuak hartuko du lekukoa. Egunean zehar hizlariek azalduko dute nola landu duten diziplina artistiko desberdinek Espainiako Gerra Zibila eta euskal erbestea. Gai horiek literatura, ikus-entzunezkoak, musika garaikidea edota modan izan duten isla aztertuko da, Gernikak arte eta politikan sinbolo gisa duen garrantzia ahaztu gabe.

(Kongresua ingelesez)

// Ordutegia eta laburpenak

9:00 Izen-ematea
9:30 In the Name of the Fallen: Basque Fiction on the Civil War

Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua, UPV/EHU)

Ponentzia honetan egungo euskal narratibak Espainiako Gerra Zibilaren memoriaren berreskuratzea nola garatu den aztertuko da; baita ere Intxorta mendien edo Gernika bezalako lekuen garrantzia. Bestalde, gai literario horiek adierazten dituzten helburuez hausnartuko da, oroitzapen antzekoak iradokitzen dituzten objektuei buruz. Hitzaldiaren atal garrantzitsuena, bonbardaketa ondorengo erregimen frankistaren errepresioaren eta diktaduraren urte latzenetan bat-batean jaiotako ETAren arteko harremana da. Horrez gain hitzaldian aztertuko diren nobeletan ikusiko da nola jorratu den Gerra Zibila galdu zutenen duintasunaren berrezarpena eta, baita, indarkeri terroristaren jatorria gai literario moduan.

10:30 Pausa
11:00 Fashion in Exile: Creativity and Innovation, from Balenciaga to Rabanne

Miren Arzalluz (Deustuko Unibertsitatea, London School of Economics)

Hitzaldi honen helburua gerrak eta erbesteak Cristobal Balenciaga eta Paco Rabanne, XX. mendeko diseinatzaile handienetako biren lanetan izan zuen eragina erakustea da. Espainiako Gerra Zibilaren eraginez Euskal Herria utzi, eta II Mundu Gerran, Frantzian, segurtasun falta eta hainbat zailtasuni aurre egin behar izan zioten. Oztopoak gaindituta, Parisko moda mundu lehiakorrean izena eta itzala lortzea lotu zuten ordura arte ezagutu gabeko sormen, zehaztasun eta berrikuntzari esker. Garai gogor horietan landutako zorroztasuna, eusteko grina eta errebeldia txertatu zituzten modaren historiako sorkuntza garrantzitsuenetariko batzuetan.

12:00 Elegy of a Basque Woman: Historical Memory in Iberian Literature and Work in Progress

Daniela Bister (Philipps-Universität Marburg, Konrad-Adenauer-Stiftung)
Kirmen Uribe (Idazlea)

Emakume nagusi bat etorri zen txikitan etxera bisitan. Amaren ezaguna zen. Jose Antonio Agirreren oso gertukoa izan zen emakume haren bizitzak XX. mende osoa hartzen du: gerra aurreko euskal kultur pizkundea, gerra zibila, gerraosteko erbestea Parisen, New Yorken eta Latinoameriketan, hirurogeiko hamarkadako iraultza, ETAren sorrera urteak eta Frankoren heriotza… Hitzaldi honetan Uribe bere hurrengo liburuaz arituko da, emakume haren bizitza nola fikzionatu duen azaldu eta idazketa-prozesuaz gogoeta eginez. Nobela korala, ahots askok kontatua. Ikuspegiak ez datoz beti bat. Azkenean, bere belaunaldia zergatik den den modukoa galdetuko dio bere buruari, Vargas Llosak “Conversaciones en la catedral” obran egin zuen gisa. “Noiz izorratu zen euskaldunon ametsa?”, horra galdera. Liburuan familia baten istorioa kontatzen da eta familia horrekin euskal historia eta nortasuna. Zer den euskaldun sentitzea. Baina beldurrik gabe eta min guztiak aintzat hartuta.

13:00 Pausa
14:00 The Bombardment of Gernika: The Crossing of the Arts and Politics

Benjamin Inal (Philipps-Universität Marburg)

Hitzaldi honetan Gernikako bonbardaketa sinbolo ikoniko modura aztertuko da, ez soilik euskal kulturarentzat, baizik eta europar kulturarentzat ere. Ikur garrantzitsu den lez, Gernika beti izan da erreferentzia puntu ez soilik arlo artistikoan, baita politikoan ere. Ponentziak frogatu nahi du arte irudikapenek ez dutela soilik gertaera historikoa irudikatzen, baita Gernika sinboloaren erabilera politiko desberdinek ere.

15:00 Berlin: Music without Borders: The Contemporary Music of the Interwar Time

Iker Sánchez Silva (Orkestra-zuzendaria)
Pianoa: Joana Otxoa de Alaiza / Mezzosopranoa: Paula Iragorri

Andres Isasi (1890-1940) edo Roberto Gerhard (1896-1970) euskal eta kataluniar musikagileen bizitza eta lana oinarri hartuz, gerratik ihes erbestera joan behar izan zuten belaunaldi hartako musikariek sortutako istorio eta erlazioak erakutsiko ditugu. Haien bizitzak ezagutuko ditugu, eta haien musika zuzenean entzunez, garaiko Europako musika eszenan barna bidaiatuko dugu. Era berean, Arnold Schönberg eta Kurt Weill bezalako musikariekin izan zituzten harremanak behatuko ditugu, ondoren 30. eta 40. hamarkadetan faxismoaren kontrako gerrek Europako musika garaikidearen eszenan izan zituzten ondorio izugarriak bistaratzeko.

Antolatzailea:

euskaletxea

Babesle eta laguntzaileak:

basquecountry Etxepare  2000_m husiegel_bw

Xehetasunak

Data:
2 ekaina, 2016
Ordua:
9:00 am - 4:00 pm
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V. – Euskal Etxea Berlin
Posta elektronikoa:
info@euskaletxea.de info@agirreinberlin.eus
Webgunea:
www.euskaletxea.de

Egoitza

Humboldt-Universität zu Berlin, Senatssaal
Unter den Linden 6
Berlin, 10099 Alemania
+ Google Map