Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kongresua: The International Legacy of Lehendakari José A. Agirre’s Government

1 ekaina, 2016 // 9:00 am - 5:00 pm

The International Legacy of Lehendakari José Antonio Agirre’s Government kongresuak, José Antonio Agirre (1904- 1960) lehen Lehendakariaren ondarea modu osatuan aztertuko du, bere dimentsio europar eta demokratikoaren perspektiba gaurkotua eskaini, eta baita bere harreman pertsonal eta diplomatiko zein konbikzio politiko, sozial eta kulturalena ere.

Kongresuak nazioarteko izaera izango du, eta 2016ko udaberrian eramango da aurrera Reno (William Douglass Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno), Berlin (Humboldt Universität zu Berlin) eta New Yorken (Columbia University); Berlinen, Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein-Euskal Etxeak Lehendakaria hirian egon zeneko 75. urteurrenaren harira antolatutako ekintzekin bat egingo du.  Kongresuaren programak sona handiko 15 aditu baino gehiago elkartuko ditu, eta besteak beste, honako gaien inguruko ikerketa zein hausnarketak azalduko dituzte: Vatikano edota Britainia Handia bezalako potentzia atzerritarrek Espainiako Gerra Zibilaren garapenean izan zuten papera, Euskal Gobernuaren erbesteko zeregin diplomatikoa gidatu zuen Europa eratzearen ideia, euskal erbestearen ondorio politikoak edota memoria historikoaren garrantzia egungo euskal politikan zein praktika artistikoetan.

Batzorde antolatzailea: Mari Jose Olaziregi Irak. (Etxepare Euskal Institutua – MHLI), Xabier Irujo Irak. (William Douglass Center for Basque Studies – Reno), eta Carsten Sinner Irak. (Universität Leipzig).

Kongresuaren idazkaritza: Unai Lauzirika (Universität Leipzig).

Finantziazioa: Etxepare Euskal Institutua, William Douglass Center for Basque Studies (University of Nevada, Reno), Universität Leipzig, Agirre Lehendakaria Center (Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea), Mikel Laboa Katedra (UPV-EHU) eta MHLI Ikerketa taldea (UPV-EHU).

 

Mari Jose Olaziregi (Etxepare Institutua), Xabier Irujo (CBS, Reno), Carsten Sinner (Universität Leipzig)

(Kongresua ingelesez eta gazteleraz)

// Ordutegia eta laburpenak

9:00 Izen-ematea
9:30 Agurra

Mari Jose Olaziregi (Etxepare Euskal Institutua, UPV/EHU)
Carsten Sinner (Universität Leipzig)
Xabier Irujo (Center for Basque Studies (CBS), University of Nevada, Reno)

9:40 Lehendakari Agirre and his Government: Forerunners of Europeism

Mikel Antón (Europako Gaietarako zuzendaria, Lehendakaritza; Eurobask)

Lehendakari (President) Agirre can be considered as the most charismatic and significant 20th century Basque politician. A man with profound Catholic beliefs and a convinced humanist, he carried out intense political activity, both in the Basque Country, Euskadi, and during his long exile. Three milestones mark an unparallelled political career: the approval of the Gernika Statute in 1936, his defence of the Republic from exile and his participation in the first steps of what would eventually be the project of political integration in Europe.

He was a Basque patriot who worked for democracy and against totalitarianism. His doctrine advocated the union of the peoples of Europe through federalism and profound humanism. Federalism and Christian Democracy were the two pillars on which Agirre based his foreign activity. His participation in the establishment of the Nouvelles Equipes Internationales (New International Teams) was the first step in the birth of what is now known as Christian Democracy.

However, the events that would lead to the Cold War thwarted Agirre’s dreams and plans. With Franco’s Spain reinstated internationally, Agirre and his government lost importance and Europe would end up being established on the basis of nation states and not, as Agirre proposed, on the Peoples of Europe.

Despite everything, his doctrine, his good work and his charisma, linked to the circumstances of his early death in 1960, at just 56 years of age, converted him into a myth and a reference. He was, in short, a forerunner of Europeanism who inspired and continues to inspire later generations.

10:00 British and American Plans for Tackling Franco During World War II and the OSS Proposal of Bringing to Power an Opposition Movement Led by José Antonio Agirre

Carlos Collado Seidel (Philipps-Universität Marburg)

Ezaguna den moduan, Bigarren Mundu Gerran EBko eta AEBetako gobernuek Francoren erregimena eraisteko bide orri bat prestatu zuten. Horrek, Zerbitzu Estrategikoetako Bulegoaren buru zen Willi Donovanen proposamena zeraman bere baitan. Donovanek, operazio sekretu baten bidez diktadura eten nahi zuen, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria Espainiako gobernu berriaren buru izendatu. Ponentzian bi ikuspuntutatik landuko da gaia, alde batetik, plan sekretua, gerra garaian aliatuek Espainiari begira jorratutako politiken testuinguruan, eta bestetik, Francoren erregimena errausteko erabakiak izango dira. Horrela, plan horien porrotaren arrazoiak bistaratuko ditugu.

11:00 Pausa
11:30 The Repression of Loyal Military in Euskadi

Joan Villarroya Font (Universitat de Barcelona)

Gerra zibilaren lehenengo biktimetako bat Nafarroako guardia zibilaren komandantziako burua izan zen, Jose Rodriguez Medel. Bere agindupeko batzuek erail zuten Iruñean, gainera zetorren estatu kolpearen aurka azaltzeagatik. Uztailaren 18ko arratsaldea zen. Bera bezala, Bilbo eta Donostiako guarnizioetako beste hainbat militar errepublikari fidel izaten jarraitu zuten, eta Euzko Gudarostean borrokan bukatu zuten, eta ondoren, kasu batzuetan bederen beste hainbat frontetan. Beraien bizitzarekin ordaindu zuten errepublikarekiko leialtasuna. Batzuek gerra amaitutakoan, Bilbon 1939ko abuztuan hain zuzen, Joaquin Vidal Munarriz teniente koronelen kasuan esaterako; beste batzuek, infanteriako koronel Gumersindo Azkarate Gomezen moduan, 1937ko ekainean Bilbon preso hartuta, urte bereko abenduan beste militar batzuekin fusilatua. Guztira, dozena bat inguru ofizial eta buru exekutatu zituzten, gehienak Bilbon, Errepublika eta haren instituzioekiko leialtasuna erakustearren.

12:30 Seventeen Months in Disguise. J. A. de Agirre’s Clandestine Life, 10 May 1940 – 9 October 1941

Nicholas Rankin (Journalist BBC World)

Belgikan Blitzkrieg deiturikoaren hasieratik Uruguaira heldu arte, Agirre Lehendakaria diktaduren ehizaki desiratuenetarikoa izan zen. Harrapatuz gero, Francori entregatuko zioten eta honek exekutatu egingo zuen, aurretik bere katalanuniar homologo Luis Companysekin egin zuten moduan. Nazien Europan bizirik iraun ahal izateko, Agirrek bere identitatea eta pertsonalitatea aldatu zituen. Garaiko Agirre ta Lekube’tar Joseba Andoni karismadun eta gogotsuak bibotea hazten utzi, eta betaurreko beltzak jarri zituen, Panamako José Andrés Álvarez Lastra doktore apal eta xumea bilakatzeko. Nicholas Rankinek, Agirrek arerioaren lurraldearen bihotzean bizitako gorabehera pertsonalak azalduko ditu, haren egunkari eta idatziak oinarri hartuta.

13:30 Pausa
15:00 The Vatican and the Basque Country (1931-1939)

Hilari Raguer i Suñer (Historiker, Kloster Montserrat)

Gerra Zibilaren aurretik, Gasteizko elizbarrutiak Euskadiko hiru probintziak hartzen zituen barne. Bere seminarioa Espainiako onena zen. Apaiz-heziketa gizarte gaietan oso aurreratua zen, baina aldi berean tradizionalista alde dogmatikoan. Euskadin jende asko joaten zen elizara, eta misiorako, erlijiorako eta abade izateko zaletasuna ugaria zen. Errepublika garaian, Euzko Alderdi Jeltzaleak eliza defendatu zuen Espainiako Gorteetan. 1936an, hasieran zalantzak izan arren, errebelde inbaditzaileei aurre egitea erabaki zuten. Nahiz eta Francok presioa egin, Egoitza Santuak ez zituen euskal katolikoak zigortu. Horrez gain, euskaldunentzako errendizio baldintza onuragarriak eskuratzen saiatu zen.

16:00 Genocide in the Basque Country (1936-1945)

Xabier Irujo (Center for Basque Studies, Universität Nevada, Reno)

Lehen mailako iturriak, artxiboetako dokumentuak, hainbat euskal erbesteratu politiko, opositore eta auzolandegietako aintzinako presoei egindako elkarrizketak oinarri hartuz, erbesteko Eusko Jaurlaritzan ardaztuko da hitzaldia.

Gerra odoltsu baten hasieran ernatua; gobernuak, lehenik, irteera masiboak antolatu behar izan zituen, eta ondoren, erbesteratutako hiritarren kargu eta ardura hartu. Hasierako aldi honen ondoren, erbesteratutako euskaldunek Bigarren Mundu Gerrari aurre egin behar izan zioten, eta berriro ihes egitera behartuak ikusi ziren, batez ere Ameriketara. Francisco Francoren diktadurari aurka egiteari inoiz utzi gabe, gobernuak 40 urtez jarraitu zuen lanean gerra hotz eta beroetan zehar, eta hainbat jazoera politikoren artean . Hitzaldi honetan, batez ere, Agirre Lehendakariaren bidea jarraituz erbestera joan ziren euskaldunen istorioa kontatuko da, eta aberrira itzultzeko erabaki sendoaren testigantza legez balio du.

 

Antolatzailea:

Etxepare newsletter logo_GOOD2000_m

Babesle eta laguntzaileak:

Agirre Lehendakaria CenterLaboa Katedra LOGOAMHLI_Logoberriahusiegel_bw

Xehetasunak

Data:
1 ekaina, 2016
Ordua:
9:00 am - 5:00 pm
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaileak

Universität Leipzig
Etxepare Euskal Institutua
Universität Leipzig

Egoitza

Humboldt-Universität zu Berlin, Fritz-Reuter-Saal
Dorotheenstraße 24
Berlin, 10117 Alemania
+ Google Map