Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kirmen Uribe & Mikel Urdangarin: Zaldiak eta beren itzalak

2 ekaina, 2016 // 8:30 pm - 10:00 pm

5€
Kirmen Uribe & Mikel Urdangarin: Zaldiak eta beren itzalak

Testuak: Kirmen Uribe
Musika: Mikel Urdangarin

Euskal kultura erresistentzia kultura bat izan da, urte askoan isildutako kultura, baina orain mundura zabaltzen ari dena. “Zaldiak eta beren itzalak. Die Pferde und ihre Schatten” izeneko proiektuaren baitan, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinek musika, isilaraziko pertsona haien aitormenak, eta pertsona maiteen galera latza kontatzen dituzten istorioak aurkeztuko dizkigute, euskal kulturak nola biziraun duen azaltzeko. Alde batetik, Urdangarinen musika, maiz eguneroko bizitzako erreferentziaz betea, baina gaiei sakonei bidea ematen diona. Bestetik, Uriberen testuak, besteak beste erbestea, memoria historikoa, HIESa, LGBT kolektiboaren eskubideak eta xenofobia jorratzen dituztenak, ez digute euskal kulturaren erresistentzia senaz bakarrik hitz egingo, baizik eta orain, horrenbeste urte igaro ostean, nola erbestetik mundura zabaltzen ari den kontatu ere.

Poemak eta abestiak euskaraz, alemanierazko azpitituluekin.

Berlingo Euskal Etxearen ekoizpena, Berlingo Maxim Gorki Theater-eko Studio Я-arekin elkarlanean.

euskaletxeagorki

http://www.gorki.de/spielplan/zaldiak-eta-beren-itzalak-die-pferde-und-ihre-schatten/


Haurrekin egin dut amets. Gerrako haurrekin.
Neu ere haurra nintzen. Eta ihes egiten genuen,
mugarantz, kantari:
«Nora goaz? Ez dakit!
Nora goaz? Gu pozik!».

Kirmen Uribe. Amesgaiztoa. Bitartean heldu eskutik (2001)

Xehetasunak

Data:
2 ekaina, 2016
Ordua:
8:30 pm - 10:00 pm
Prezioa:
5€
Ekitaldi kategoria:
,

Antolatzaile

Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V. – Euskal Etxea Berlin
Posta elektronikoa:
info@euskaletxea.de info@agirreinberlin.eus
Webgunea:
www.euskaletxea.de

Egoitza

Studio Я, Maxim Gorki Theater
Hinter dem Gießhaus 2
Berlin, 10117
+ Google Map
Webgunea:
http://www.gorki.de/studio-ya/