Mapa hau Agirre lehendakariaren egunkarian oinarritua dago, 1941eko urtarriletik maiatzera bitartean Berlinen ezagutu zituen leku eta pertsona esanguratsuenak isladatu nahi izan ditugu. Agirre identitate faltsupean mugitzen zen erbesteratu bat izan zen Hirugarren Reicharen hiriburuan, baina hau ez zen oztopo izan hiriko giro politiko eta soziala bertatik bertara ezagutzeko eta bere etsai politikoen zentro politikoa xehetasunez deskribatzeko.

Mapa osatzeko bere egunkarien edizio kritikoa eta Gernikatik New Yorkera Berlinetik pasatuz  lana erabili ditugu. Berlingo Euskal Etxeak zuzendua, Ingo Niebel historialaria izan da aholkularia eta testuen egilea. Sirope Projekts-eko Ales Landeta eta Gaizka Munoz diseinatzaileena da diseinua eta txukuntasuna.